XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baina gauzek beste era batetan abiatu behar zitekela idatzia zegoken, eta ez nian beste erremediorik izan.

Badakik nire aita Azpileko sendagilea izan zela.

Gizon bakartia huen benetan, eta nola ez huen bakartia izango, Azpileko jendearekin kontrastatuta askoz ere liberalago izanik?

Oso langile huen, eta Azpileko jauntxoekin ez zian ia harremanik izan.

Gainera, berez, arrunt timidoa huen, eta gaztelu bat eraiki behar izan zian bizi ahal izateko.

Barisa-ra bidali ninduenean, hau bakarrik esan zidaken: Barisa-n hemen baino gauza garrantzitsuagorik ikasiko duzu.

Han injenieru, ez dakit, baina gizon izaten, agian, ikasiko duzu.

Nire aitak ere Barisa-n egin zizkian ikasketak, eta gero, Barisa-ra joaterakoan, ezin hobeto ulertu izan nian nire aitaren arrazoi eta bakardadea.

Asko sufritu zian gizonak.

Nire iritziz, gauza guztien gainetik, gizon bat izan huen.

Nire aitonak bezalaxe, berak ere hilabeteroko bat idazteko ohitura hartu zian.

Nahi baduk utziko dizkiat hilabeteroko hauek.

Asko lagunduko ditek gaurko egoera hau hobeto ezagutzen.

Barisa-ra joan, eta injenierutzako aurreneko ikastaroa hasi nian.

Hemengo giroa ezagututa, Barisa-koa arras ezberdina huen.

Oso herri irekia duk Barisa, eta han dogmakeriaz jantzita agertu ninduken.

Kristau artean ere, Don Esteberen erlijioa ez bezalako beste mila erlijio mota zegoken.